XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Epe bakoitzeko produkzioa estudiatzeko, bertan argitaraturiko liburuak hartu ditugu soilik kontuan.

Gainera liburu hitza bere zentzu hertsian hartu dugu: 48 plamaz gorako publikazio ez periodikoa (2) Hau da, bestalde, liburu hitzaren definizioa UNESCO-ren gomendioen arauera.

Euskara hutsezko liburuak kontsideratu ditugu soilik, erdara-euskarazkoen argitarazio, salmenta eta irakur-problematika euskarazkoenez bestelakoa delako.

Liburu baten argitarazio-urtea erabakitzeko Depósito Legal delakoan azaltzen dena kontsideratzea iruditu zaigu fidagarriena eta objektiboena.

Idazlegoa aztertzeko idazle hitzaren zentzua ia dramatikoki hertsi behar izan dugu.

Epe batetan idazle bezala azaltzen dira, delako epe horretan gutienez liburu bat edo elkar-laneko liburu batetan 48 plamaz gorako lanen bat argitaratu dutenak.

Hasiera batetan kriterio zabalago bat hartzen ahalegindu ginen, baina muestrak halabeharrez eskatzen zuen mugatasun eta objektibotasunak honera bultzatu gintuen azkenean.

Badakigu epe bakoitzeko euskaldungoak idazletzat hartzen dituenak guk hautatu ditugunak baino gehiago direla.

Baina honek ez dio gure lanari adierazgarritasunik eta are gutiago objektibotasunik kentzen.